Txokolate Azoka
LEZO · URRIAK 17
Tokiko zaporea beti gozoagoa
Urriaren 17an, Lezoko kaleak tokiko merkataritzaren, artisau-gozogintzaren eta komunitatearen topagune bihurtuko dira.
AUZOAREN ARIMA GOZOA azoka egun osoko proposamena izango da, herriko kaleak bizitzeko, bertako merkataritza ezagutzeko, artisau-gozogintzaz gozatzeko eta elkarrekin une gozo bat partekatzeko.
Gozogintza, tokiko merkataritza
eta komunitatea
Azokak artisau-gozogintza izango du ardatz, baina esperientzia askoz zabalagoa izango da.
Egun osoan zehar, Lezoko erdigunean hainbat espazio eta jarduera aurkituko dituzu:
- Artisau-gozogileen obradorea zuzenean
- Txokolate eta gozogintza produktuen dastaketak
- Haurrentzako tailer sortzaileak
- Tokiko merkataritza eta produktuak
- Herritarren arteko parte-hartze eta elkarlan dinamikak
Gozogileen lana gertutik ezagutzeko aukera izango da: produktuen atzean dauden ofizioa, ezagutza, pazientzia eta artisau-lana ezagutuz.
Elkarrekin eraikitzen den ESKUALDEA
AUZOAREN ARIMA GOZOA ez da soilik azoka bat.
Tokikoa zaintzeko, elkar zaintzeko eta herri bizi bat eraikitzen jarraitzeko topagunea izan nahi du.
Merkatariek, ostalariek, artisau-gozogileek, elkarteek eta herritarrek kalea partekatuko dute, tokiko ekonomiaren eta komunitatearen arteko lotura indartuz.
Komunitatea, azokaren bihotzean.
Oarsoaldearen zaporea
Azokak eskualdeko lau herrien arteko lotura ere kontatuko du, kakaoaren eta txokolatearen bidez:
Pasaia → Lezo → Errenteria → Oiartzun
Kakaoaren etorreratik hasi, artisau-gozogintzatik eta merkataritzatik igaro eta bertako lehengaietaraino, Oarsoaldeako ekonomia, ofizioak eta komunitatea elkarrekin eraikitzen direla erakusten duen kontakizuna izango da.
TXOKOLATE AZOKAKO PARTE-HARTZAILEAK
Lezoko parte-hartzaileez gain, Oarsoaldeko beste udalerrietako eta inguruko herrietako ekoizle eta gozogileek ere izango dute lekua.
MERKATARITZA GUNEA
Behi-, ardi- eta ahuntz-gaztak
-> OnEin Kontserbak · Hernani
Sagar-marmelada eta gozokiak
-> Zituene Koop. · Errenteria
Pasta artisau eta ekologikoa
-> Versum Garagardoak · Oiartzun
Artisau-garagardoak
GOZOGINTZA GUNEA
GOZOA elkarteko kideekin batera, honako gozogile eta artisau hauek izango dira:
-> Dulces Free · Donostia
-> Maitiana bonboi-denda · Donostia
-> Geltoki Gozotegia · Donostia
-> Oiartzun Gozotegia · Donostia
-> BakerBoyz · Errenteria – Artisau gozotegia
-> Leonidas · Donostia – Belgikako txokolatea eta bonboiak
-> MAIZZAMI · Donostia – Artisau-tiramisua
-> La Geselina · Lasarte – Txokolate-estalduradun alfajoreak
Egitaraua
Egitaraua laster egongo da eskuragarri.